ES | EU

logo

Eraikina

01

 

Kanpoko estaldura fatxada aireztatu batez egongo da osatuta. Formatu handiko zeramika-piezek eratuko dute fatxada hori, eta akabera zuria eta egur-imitaziozkoa izango du, hormigoizko panel arkitektonikoekin konbinatuko da. Isolamendu jarraitua izango du, eta ez da zubi termikorik egongo.

Terrazei dagokienez, egur-imitaziozko portzelanazko zorua izango dute, baita arotz-lanez osatutako beirazko barandak eta akabera beltza duten aluminiozko xaflez egindako sabai aizunak ere. Terrazek LED argiztapen-tira bat, ur-hargunea eta entxufea izango dituzte. Balkoietako frenteak hormigoizko panel arkitektonikoz egingo dira.

Kanpoko arotzeria PVCzko leiho eta ate-leihoz egongo dira osatuta: ardatz aldagarria, igorpen baxuko beiraz egindako beira bikoitzak eta argon gasdun aire-ganbera izango dute. Fatxada-baoak hobetzeak isolatze-maila handitzen du neguan, eta, aldiz, eguzkiak etxebizitzan duen eragina murrizten udan; horrela, etxebizitzetako sentsazio termiko hobea bermatzen da.

Pertsiana-kutxak kendu egingo dira, eta, barnealdean, gelak guztiz iluntzeko sistema duten estoreak jarriko dira. Pertsiana-kutxak eraikinaren inguratzaile termikoaren ahulgunea dira; izan ere, zubi termikoak dira, eta energia-galerak egotea eta baoaren energia-eraginkortasuna murriztea dakar horrek. Kutxak kenduta, isolamendu akustikoa eta konfort termikoa hobetzen dira, baita etxebizitzaren kontsumoa murriztu eta zubi termiko bat kendu ere. Horrek guztiak energia-eraginkortasuna handitzen du.

Zoru bero-emaileak aire-girotze optimizatua eskainiko du hilabeterik hotzenetan, eta, bero egonkor eta homogeneoaren bitartez aire-korronteak desagerrarazteaz gain, konfort-sentsazio orokorra hobetuko du.

Abangoardiako diseinuko ataria izango du, honako osagai hauekin: tamaina eta kalitate handiko portzelanazko gresa, biniloz, zurez, ispiluz eta margoz dekoratutako paramentu bertikalak. Solairu bakoitzeko atondoen estetika ongi-ongi zainduko da paper margotuaren bidez, espazioari epeltasuna emateko.