Barnealdeko espazioak zure ongizaterako sortuak dira; material harmoniatsuak, leihoetatik sartzen den argi gozoa, eta epeltasun-sentsazioa nabarituko da txoko guztietan. Hori guztia helburu bakarrarekin: zu oso ongi sentiaraztea.
- Sarrerako atea blindatua eta barneko ateak zuriz lakatuta.
- Sabai aizunak etxebizitza osoan.
- Hezetasunik gabeko zoruak egiteko, xafladun zorua erabiliko da; haritz zuritu kolorea edo antzekoren bat izango du, eta zoru beroemailearen gainean jartzeko egokia.
- Komun nagusia: komunontzia, tamaina handiko dutxa, tenperatura erregulatzeko txorrota termostatikoak dituena eta txorrota duen konketa.
- Tamaina eta kalitate handiko portzelanazko gresa sukalde eta komunetan.
- Aukera dago egongelarantz zabalik dagoen sukaldea edo sukalde itxia* hautatzeko. Edonola ere, biltegiratze-espazio handia duten altzari estratifikatu altu eta baxuak izango ditu, gris distiratsuko akaberak, heldulekuak eta Silestonez edo antzeko materialez egindako gainaldea ere. Gama altuko eta energia-eraginkortasun handiko etxetresna elektriko guztiez hornituta dago.
- Zuriz lakatutako horma-armairuak, barnealdean ehun-gai akabera dutenak.
- Kanpoan arropa zabaltzeko eremuan, garbigailua izango da*.
- Terrazak entxufearekin eta ur-hargunearekin.